Zerbitzuak Euskal Herrian

Zerbitzuak

BAÑU ETXE RECYCLING gure bezeroek dituzten beharretara egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditugu. Zerbitzuak Gipuzkoa osoan eta Bizkaia eta Arabako toki batzuetan ere eskaintzen ditugu.

Hurrengo zerbitzuak prestatzen ditugu:

Edukiontzien zerbitzua

Mota guztietako zaborren kudeaketa, hala nola, kartoia, paper-selektiboak, egurra, plastikoa (filma, polietilenoa, polipropilenoa …), obra-hondakinak, ekoizpenean baztertutakoak.

BAÑU ETXE RECYCLING mota desberdineko edukiontziak ditu, bezeroaren beharren arabera. 2m3-tik 30m3-tara eta ezaugarri desberdinekin (tapadunak, atzekaldeko tapekin, formatu desberdinetakoak, ur-deposituak, etb.)

Garabi-zerbitzua

BAÑU ETXE RECYCLING 3 ardatz dituen 18 metroko garabi-kamioi bat eta 4 ardatz dituen 23 metroko garabi-kamioi bat ditu. Halaber, bi kamioietara pertsonak garraiatzeko saski bat atxikitzeko aukera dago.

Hainbat sektoretarako zerbitzuak eskaintzen ditugu: industria, eraikuntza, lorezaintza, argiztapena, etab.
Gure langileak erabat kalifikatuak daude orotariko kargak garraiatu eta manipulatzeko (metalezko egiturak, obretarako materiala, fibrozementua, etab.).

Estanpatutakoaren paketizazioa

1. Txatarra jaso
2. Gure instalazioetan hustu gero paketeak egiteko
3. Hornitzaileei banatu

Zeparen sailkapen eta balio eranstea

Gure lana bezeroaren lantegietan edukiontziak ipintzean hasten da, gero bertan sortzen diren hondakinak jaso ahal izateko. Edukiontzian ipinita eta martxan daudenean, hondakinak aldiro jasoko ditugu. Horretarako, lantokiarekin jasotze datak adosten dira, betiere, sortzen duten hondakin bolumenaren arabera.

Behin hondakina gure birziklapen instalaziora heltzean, metala sailkatu eta prozesatzen da. Zepa berriz, baheztatze eta iman bidez. Metal hori, lehengai berriak sortzeko erabiliko da. Aprobetxatu ezin daitezkeen soberako hondakinak baimendutako zabortegietara garraiatuko da.

Txirbilaren balio eranstea

1. Bezeroaren instalazioetatik txirbila jasotzea.
2. Gure instalazioetan deskargatu gero garbitze prozesurako.
3. Materialea egoera ezinhobean altzairutegietara eraman balioa handitzeko.


Kartoia eta papelaren birziklapena

Edukiontziak bezeroaren lantegietan edota eskatutako herrian jartzen ditugu, gero erabilitako papera jasotzeko. Horretarako, garraiorako kamio eta trailer sorta handia daukagu.

1. Kartoiaren bilketa
2. Garbiketa, kalitatearen araberako sailkapena eta paketatu
3. Fabrikatzaileei hornitu
Birziklatze prozesu osoan bezeroen dokumentuen isilpekotasuna bermatzen dugu.

Txatarraren salerosketa

Bezeroaren instalazioetatik txatarra jasotzeko zerbitzu propio bat eskaintzen dugu, edozein enpresaren beharretara egokitutako edukiontziak jarriz.

Jasotze lanak lantokiaren jarduerak behar duen maiztasunaren arabera egiten dira, mota guztietako materiale ferriko eta ez ferrikoak batuta.

Paleten salerosketa

Paletak edozein merkantzia garraiotzeko ezinbestekoak bihurtu dira, horregatik esponentzialki hasi dira berreskuratutako edota erabilitako paleten salmenta.

BAÑU ETXE RECYCLING bi motatako paletak kudeatzen ditu (800×1200): normalak eta europearrak.

Egurraren birziklapena

Egur hondakinak birziklatzeko jasotzen ditugu. Horretarako, hondakinen garraiorako egokitutako ibilgailuez gain, edukiontzi eta depositu bereziak dauzkagu.

Berrerabili daitekeen egurra, dagoenetan txikitzen dugu. Gerora pellet edota egur aglomeratuak egiteko lehengai bezala erabili ahal izateko.

Hondakin plastikoak

Udalek sortutako Zabor Solidoetatik jasotako hondakin plastikoak hiru taldetan banatzen dira:

1. Hondakin plastiko sinpleak: mota desberdinen artean klasifikatu eta berezitakoak.

2. Hondakin mixtoak: beraien artean nahastutako plastiko ezberdinak. Lehenik eta behin hondakina plastikoaren kolorearen arabera eskuz banatzen dugu.

3. Beste hondakinekin nahastutako plastiko mixtoak: papera, kartoia, metaleak. BAÑU ETXE RECYCLING hondakin plastiko mixtoak edukiontzietan jaso eta kanpoan gordetzen ditugu. Biltegiratze luzeetan erradiazio ultramoreak plastikoaren egitura aldatu dezakeenez eta ez dugu baldintza hauetan hilabete baino epe luzeagoan plastikoa gordetzen.

  • Sailkapenaren ondoren balioa handitu eta PET, PEAD, PVC, PEBD, PP, PS lortzen da eta horregatik sailkapena lehen urratsa da birziklapenaren prozesuan.

obra-hondakin ez arriskutsuen kudeaketa

Bezeroari obra-hondakinak ahalik eta kostu hoberenean kudeatzea da gure helburua. Horretarako hurrengo pausuak jarraitzen dira:

  • Edukiontzia jarri
  • Jaso
  • Bañu Etxera garraiatu denboraldi baterako biltegiratzeko.
  • Azken kudeatzaile batera garraiatu.

Harri eta lurren kudeaketa

Gure helburua hauen balioa handitzea da. Horretarako hurrengo prozesua jarraitzen da:

  • Edukiontzia jarri
  • Bañu Etxera garraiatu material desberdiñak makiñakin sakabanatzeko.
  • Denboraldi baterako biltegiratzea sailkapenaren arabera.
  • Azken kudeatzaile batera garraiatu.

Gure bezeroek dituzten beharretara egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditugu. Gure zerbitzuei buruz edozein zalantza argitzea nahi baduzue deitu lasai BAÑU ETXE RECYCLING.

Euskal Herriko hondakinen kudeatzaile baten bila bazabiltza, deitu 943 79 23 29 telefono zenbakira.